Búsqueda avanzada
Buscar
 

Entra en BiblioEteca...

Disfruta de todo el potencial de biblioEteca entrando con tu usuario...

 

VAN T HOFFEN ILEA


AUTOR: ; ND
 
 
  • Portada de VAN T HOFFEN ILEA

    9788483319628

 
Compartir: Compartir con un amigo de biblioeteca Compartir por email Compartir en Facebook Compartir Twitter Compartir en Tuenti Capturar código QR Añadir RSS

Sinópsis del libro:

  • Liburu batek aldatu egin dezake idazle baten bizitza. Edo sari batek, hobeto esanda. Izan ere, inor gutxik ezagutzen zuen Unai Elorriaga 2001eko udaberrian bere lehen eleberria kaleratu zuenean, orain hain ospetsu bihurtu den SPrako tranbia hain zuzen. Kritika onak jaso zituen, liluratu egin zituen hainbat irakurle, salmentak ere onak izan ziren, euskal merkatuaren neurria kontuan edukita, betiere. 2002ko udazkenean, berriz, Espainiako Narratiba Sari nazionala eman ziotela jakin zenez geroztik, biderkatu egin dira salmentak, jo eta jo dabil bere etxeko telefonoa, alde guztietatik eskatzen dizkiote hitzaldiak eta artikuluak, liburu hura ere hainbat hizkuntzatara itzultzeko bidean da. Panorama ederra, idazteko lasaitasuna eta patxada behar dituen sortzaile batentzat! Eskerrak ordurako amaiturik zuen bere bigarren nobela, idazle gazteentzako Igartza bekaren laguntzarekin idatzia: CAF enpresak, Beasaingo Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten sariketa honek Elorriagaren proiektua saritu baitzuen 2001ean. Iritsi da eleberri hori plazaratzeko unea, eta zuen aurrean aurkezten da Van’t Hoffen ilea, nobela bitxi, desberdin eta sailkaezina. Matias Malanda, obra honetako protagonista, Ministerioko funtzionarioa da, bere arloan onena nonbait, eta proiektu bat dela-eta iritsi da Idusera, lan hori zertan datzan inork argi ez badaki ere. Etxez etxe ibiliko da bere grabagailua hartuta, herriko pertsonaia berezienen bizitzak jasotzen, ustez, asmo horren atzean beste helburu batzuk gordetzen diren arren. Tipula-azalen antzera, misterio bat ezkutatzen da beste misterio baten azpian, kontakizunak aurrera egin ahala irakurleak argituko dituenak. Bien bitartean, mikroipuin ugari topatuko ditugu, jende bitxiaren biografia moduan: xake-mota arraro batean jokatzearren ondasun guztiak saldu zituzten anaia bien istorioa, presoen agiriak faltsifikatuta garaia baino lehen kaleratzen zituen kartzelako idazkariarena, artazi formako museo bat eraiki zuen arkitektoarena… Bere estilo bereziaz idatzi du Elorriagak bigarren eleberria: gauzak hitz erdika esanez, elipsien bidez sujerituz, testuan eztanda txikiak eta txinparta etengabeak bilatuz. Istorio xelebre guztion atzean, ordea, gizatasunaren taupada beroa nagusitzen da, begi pikaro batekin aldi berean irri eta keinu egiten diguna.

    Idioma: EUSKERA

 
 

Clasificador

Según nuestros usuarios

RIGUROSO
Riguroso

Determina lo preciso o impreciso que es este libro con respecto a lo que se cuenta en el mismo. 0 significa que es completamente impreciso y 10 que cuenta es rigurosamente verídico

Más información
DIVERTIDO
Divertido

Determina lo divertido que te ha resultado el libro: 0-aburrido 10-muy divertido

Más información
COMPLEJO
Complejo

Determinamos lo complejo que nos ha resultado la lectura del libro. Desde el nivel más bajo, que indica que es un texto secillo de comprender hasta el valor máximo que indica que es complejo de comprender

Más información
SORPRENDE
Sorprende

Indica lo sorprendente que resulta el argumento del libro, desde 0: previsible hasta 10: totalmente desconcertante y sorprendente

Más información
 
 

Etiquetas de otros usuarios

Así han etiquetado este libro más usuarios

Así han etiquetado otros usuarios este libro. Si ves acertada su elección puedes añadir la etiqueta con un simple clic a tus etiquetas

 
Publicidad
 
 

Comentarios de los lectores

 
 
 

Yo Leo

Información para lectores

Anillo de blogs

¿Tienes un blog?

Paga si te gusta

La forma de pago del futuro...

BiblioEtecarios

Ayudanos con los libros

Yo Escribo

Si eres autor, descubre más...

Ayuda

Todo lo que puedes hacer en la web
C/ Parque Bujaruelo, 37, 1C.
28924 Alcorcón (Madrid)
Tel/Fax : 91 288 73 76
E-mail : [email protected]

BiblioEteca en Google Plus BiblioEteca en Rss

 
Copyright © 2021 BiblioEteca Technologies SL - Todos los derechos reservados