<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0">
<channel>
<link><![CDATA[https://www.biblioeteca.com/biblioeteca.web/titulo/urperatze-handia]]></link>
<description><![CDATA[
Hiru egun jitoan igaro ondoren, naufrago jubilatu batzuk uharte apartatu eta jendegabetu ba-tera heldu dira. Hogeita bi gizon-emakume dira, jubilatuak guztiak, oporretara joan direnak.
-Eta orain zer egingo dugu? -galdetu zuen agure batek, hodeiertz neurtezinari begira.
Hitz haiek entzutean, bi emakume zahar negarrez hasi ziren.
-Non gaude? Zer gara? Nondik gatoz? Nork jasoko gaitu? Zer gertatuko da gure seme-alabekin?
Elkarteko lehendakariak, hemendik aurrera Bat izango den horrexek, emakume negartiei palpar luzea ferekatu, eta ondoren esan zuen:
-Bukatu dira pitokeriak! Antolatu beharra daukagu. Zenbat gara, ea, ikus dezagun: hogeita bi. Guztiak gaude eta! Ongi ba: hemendik aurrera, antolakuntza militarra. Utikan izenak. Gutako bakoitzak zenbaki bat izango du. Ni, adibidez, Bat izango naiz.
Noski, eder-ederra zarelako zu...
-Ez! Lehendakaria naizelako! Eta konforme ez dagoenak ospa egitea du.
-Esango didazu nola...
-Ongi, zu, Bi; zu, Hiru... Eta horrela, gauden ordenari jarraituz, Hogeita bi arte.
-Eta norbait hiltzen bada, zenbakiak bere hartan mantendu edo egokitu egiten dira?]]></description>
<lastBuildDate>Tue, 01 Sep 2026 15:44:09 +0000</lastBuildDate>
<language>es</language>
<copyright>Copyright 202 6BiblioEteca Technologies SL</copyright>
</channel>
</rss>