<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0">
<channel>
<title><![CDATA[Comentarios al libro: MAILU ISILA]]></title>
<link><![CDATA[https://www.biblioeteca.com/biblioeteca.web/titulo/mailu-isila]]></link>
<description><![CDATA[Mailu Isila hiru zatitan banaturiko ibilbide bat da; lehen zatia, maldan behera doa, errealitate gordinera; bigarrena, maldan gora, goi-arnasaren bila; bi alde horietan, euskal poeten eta munduko poeten oihartzunez beterik daude poemak. Baina ibilbide hori, behera zein gora doalarik, ez da lineala; gora-nahiak eta behera-beharrak txirikordaturik daude, antzinako arkanoan bezalaxe (bi suge txirikordaturik; edo, gauza bera, estilizatuagoa: Taoren irudi biribila, hain modakoa). Txirikorda horren baitan jaiotzen da hirugarren zatia, egunerokotasun gordinari lotua eta, aldi berean, goi-kiriken egarri, etengabe kontzientzia mailukatuz, mailu isil, ironia eta errukia elkartzen diren euripean.]]></description>
<lastBuildDate>Tue, 01 Sep 2026 21:27:18 +0000</lastBuildDate>
<language>es</language>
<copyright>Copyright 202 6BiblioEteca Technologies SL</copyright>

</channel>
</rss>
