<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<rss version="2.0">
<channel>
<title><![CDATA[Comentarios al libro: (IN)KOMUNIKAZIOAREN ATARIAN: PRENTSA ETA EUSKAL GATAZKA]]></title>
<link><![CDATA[https://www.biblioeteca.com/biblioeteca.web/titulo/%28in%29komunikazioaren-atarian%3A-prentsa-eta-euskal-gatazka]]></link>
<description><![CDATA[Aspaldi honetan, euskal gatazka jaun eta jabe bilakatu da hedabide guztietan: albistegietan izarra, irrati-telebistan eguneroko hizpide eta kazetetan gai nagusia da. Paradoxikoa bada ere, horrenbesteko informazio-fluxuak ez du komunikazioa ahalbidetu eta euskal auziak, maila askotan bederen, ezezaguna izaten jarraitzen du. Liburu hau euskal gatazkarekiko trataera informatiboaz inoiz egin den ikerketa akademikorik handienetik sortua da. 1998-2001 urtealdi zalapartatsuan egindako lanaren emaitzaduzu hau, EHUko ikerketa talde zabal batek egin duen azterketa sakona: Espainian zein Euskal Herrian erreferentziatzat hartzen diren 11 egunkari aztertu dituzte (1.500etik gora ale), baita CIES enpresak egindako iritzi-azterketa zabaletik (3.000 inkesta estatu osoan) ateratako ondorioak ere. Egileen ustez, une honetan bizi dugun egoera mediatikoa benetan larria da. Gehiago ere esan daiteke: bide beretik jarraituz gero, inkomunikazioaren atarian egon gintezke.]]></description>
<lastBuildDate>Tue, 01 Sep 2026 03:37:02 +0000</lastBuildDate>
<language>es</language>
<copyright>Copyright 202 6BiblioEteca Technologies SL</copyright>

</channel>
</rss>
